|
Ikastegia TXORIERRI
haranean dago. Haranak garatzen ari den
industria-ehuna dauka, eta gure
probintziako haranen ohiko
natura-ingurunean egokiro txertatuta
dago
kastegiaren
kokapenari esker, garraiobide azkar eta
eragingarria erabil daitezke, ikastegira
heltzeko. Bilbo-Santander eta
Bilbo-Behobia autobideak hurbil
daudenez, erraz bai erraz hel daiteke
Bizkaiko edozein herritara.Halaber,
ikastegiak berak antolatutako garraioaz
gain, metro eraiki berria eta aldiriko
trenekiko lotura erabil daitezke.
Txorierri eskualdea,
betidanik, Erandio eta Larrabetzu
bitarteko lurraldeari esan izan zaio.
Gaur egun, 47.000 bat biztanle dauzka,
Erandio, Loiu, Sondika, Derio, Zamudio,
Lezama eta Larrabetzu udalerrietan
sakabanatuta.
Eskualde euskaldun eta
baserri-girokoa izan da beti, baina
berrogeita hamarreko hamarkadan lantegi
asko bertan ezartzeak etorkin franko
erakarri zituen hara, eta horrek euskal
hiztunen batez bestekoari eragin zion
(%50%, gutxi asko).
Aireportua bertan
edukitzeari eta Bilboko hirigunetik hur
egoteari esker, eskualdea oso egokia da
industria bertan hedatzeko. Hori dela
eta, azken urteotan Derio, Sondika,
Zamudio eta Larrabetzun industrialdeak
sortu dira; orobat, aipatzekoak dira
sortu diren bilgune hauek: DENAK enpresa
bilgunea, Zamudioko Teknologi
Elkartegia, Larrabetzuko elkartegia eta
Sondikako BEAZ.
Jarduera sektoreari
dagokionez, eskualdeko enpresek batik
bat honako arlootan dihardute:
trokelgintza, ekipamendu-ondasunak,
elektrizitate-elektronika,
telekomunikazioak eta teknologia berrien
ingurukoak.
Haraneko hezkuntza
aukerei dagokienez, esan dezagun Bilbo
Handitik horren hurbil egoteak
ahalbidetu zuela ikastetxe pribatu asko
bertan ezartzea. Biana ikastetxe
pribatuek nahiz publikoek, gehienbat,
OHO eta BBBko ikasketak landu dituzte,
eta, hartara, horien aldean, LHko
eskaintza oso bazterrekoa izan da, gure
ikastegiak baino ez duelako eskaini
izan.
|
|
|