| Corporación
Cooperativa Mondragón-en baitako Kooperatiba
Elkarte gisa, POLITEKNIKA IKASTEGIA
TXORIERRI 1979an sortu zen, bere ingurune
sozio-ekonomikoari Batxilergo
nahiz Lanbide Heziketan erabateko kalitatezko
hezkuntza-eskaintza
emateko konpromisoarekin. Unibertsitate
eta lan mundurako sarbidea errazten duen
eskaintza duala, instalazio onenetan eta
giza eta tekniko mailako baliabide onenekin
ematen dena. Hau guztia Kooperatiba
Elkarte Integral formulapean kudeatua, eskualdeko
Udal, enpresa, senide, ikasle eta Zentroko
langileak bazkide izatea ahalbidetuz. |
 |
P.I.
TXORIERRIko zuzendaritza kontzientziatuta
dago ingurumenaren gaur egungo
problematikaz; alde horretatik, garapen
iraunkorraren aldekoa denez, eta jarrera
horren arabera jokatu nahirik, bere
ingurumen-kudeaketaren hobekuntza
etengabea bermatzeko konpromisoa hartu du;
horretarako, ISO
14001 arauaren betekizunak betetzen
dituen Ingurumen-kudeaketako
Sistema bat txertatu eta mantenduko du.
P.I.
Txorierrin definitutako ingurumen-politikak
–bere marko estrategikoan eta bere
urteko kudeaketa-planaren barnean sartuta-
bi
printzipio ditu oinarritzat: alde batetik,
bere ingurumen-jokabidearen hobekuntza
iraunkorra, bai bere pertsonalarena
eta bai ikasleena; bestetik, aplikatzekoa
den legedia betetzea.
Bi
printzipio horiek praxira eramateko, P.I.
Txorierrik:
- Bere
jarduera eta zerbitzuen izaerarako,
neurrirako eta ingurumen-inpaktuetarako
egokia den ingurumen-kudeaketako
sistema bat mantentzen du, eguneratuta.
- Beharrezkoak
diren trebakuntza eta inplikazioa
sustatzen ditu arian-arian,
pertsonala eta ikasleak informatuz eta
trebatuz, ikastetxean
duten jokabidea bat etor dadin
kutsaduraren prebentzioaren
oinarriekin; horrekin batera,
Ingurumen-jardunbide Egokiak
bultzatzen ditu.
- Ingurumenaren
alorrean aplikatzekoak diren Legedia,
Araudia eta gainerako betekizunak
betetzeko beharrezkoak diren tresnak ditu
bere esku.
- Ingurumen-helburuak
ezarri eta berraztertzen ditu,
haien jarraipena eginez, ingurumen-alderdi
esanguratsuei lotutako inpaktuak (hala
nola baliabide naturalen kontsumoaren
optimizazioa: ura, elektrizitatea…
eta gure hondakinen kudeaketa egokia,
eta abar) prebenitzeko edo murrizteko,
ahal den guztietan.
- Energia
berriztagarrien aldeko
apustu garbia egin du, eguzki-panelak
eta sorgailu eolikoak jarri baititu;
halaber, energia berriztagarrien gela
sortu du ikasleen ikaskuntzarako, etorkizuneko
profesionalak diren aldetik, ingurumena
errespetatzen duten energiak ezagutu
ditzaten.
- Ingurumen-politika
dokumentatuta,
abiatuta eta eguneratuta izateko
konpromisoa hartu du, eta baita
ikasleei komunikatzeko konpromisoa
ere. Gizartearen
esku dago.
Zuzendaritzaren
aldetik, ingurumenaren
prebentzioa, babesa eta kontserbazioa dakartzan
ekintza oro bultzatuko da, gure
ingurunearen babesa errespetatzeko gogoa
eta haren aldeko konpromisoa sustatuz
pertsonalaren eta ikasleen artean.
2008ko
urtarrilaren 15ean
Sin.:
Juan Angel San Vicente
Zuzendaria
|