|

|
POLITEKNIKA
IKASTEGIA TXORIERRIRI URREZKO Q -
KUDEAKETAREN KALITATEAREN EUSKAL SARIA
banatzeko ekitaldia, Lehendakariak emana |
|
Ez
da ohikoa hau bezalako ekitaldi bat
ospatzea, hots, Gizartearekin BERARIAZKO
KONPROMISOA daukagun erakundeei,
Ikastegiei, gorazarrea egitea. Horregatik,
eta une honetan daukadan aukera baliatuta,
aitorpen hau zabaldu nahi diet Qrik edota
Krik eduki ez arren, egunez egun modu
paregabean gure gazteak langile onak eta
pertsona hobeak izan daitezen hezten
dituzten Lan Heziketako ikastetxe,
institutu eta ikastegi guztiei, haiek
guztiek lortzen dutelako Euskal Hezkuntza
Sistema gure mugetatik harantzago ere
kalitatezko erreferente bat izan dadin.
|
ZORIONAK eman nahi dizkiegu bai Euskalit erakundeari
eta baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.
Ikatetxeek lortutako egiaztapenek, bai gaur eta
bai aurreko urteetan ere, ikuspen estrategiko
egokia eta hobetze iraunkorrean konpromisoa
hartu genuenei emaniko laguntza eraginkorra
adierazten dute, dudarik gabe.
Gure ESKER ONA Politeknika Txorierri
gizate-ekimeneko adibide bizia egiten lagundu
duten pertsona eta erkunde guztiei. Kooperatiba
integral moduan, gure eredua berezia izanik,
zorte handia izan dugu familien, ikasleen,
entrepresen eta eskualdeko udalen laguntza
izateagaitik; baita gu ordezkatzen gaituzten
erakundeena ere, bereziki, Mondragón Corporación
Cooperativa-rena eta HETEL-ena.
Hala ere, partaidetza gestio eredu hau ez litzateke
posible izango ikastetxeak duen
aktiborik handiena kontutan izan gabe,
hau da, bere lankideak. Gure historiaren 25
urteetan, Txorierriren lanpostuen zerrendan egon
diren pertsona guzti guztiek sekulako konpromiso
eta bokazio maila demostratu dute. Horregaitik,
era berezi batean gustatuko litzaidake beraien
lanerako gaitasuna, ikasteko grina,
berrikuntzarako ispiritua, azken finean beraien
profesionaltasuna aitortzea. Dohain guzti hauek
eta beste asko dira, momentu honetan egundoko
talde honen koordinatzaile naizen aldetik,
niretzat postasun eta harrotasun arrazoi.
Eta beraien familiei eta nireari, barkemena
eskatu, zeren eta beraiek izan dira gure “bikaintasunarekiko”
konpromisoaren ondoriak jasan behar izan
dituztenak.
Azken finean, gure esker on
zintzoena gure ikastegiak gaur aitorpen hau
lortzen lagundu duten pertsona zein erakunde
orori. Haiei guztiei helarazi nahi diegu geure
konpromisoa iraganeko lorpenak etorkizuneko
egitasmoen oinarriak izan daitezen, bermatu
dezagun TXORIERRI beti izango dela gure
Gizartearen zerbitzuan jardungo duen ikastegi
bat.
Eskerrik asko
Vitoria-Gasteiz, 2005 ko abenduaren 22an
|