NORK
BERE ENPLEGUA SORTZEKO PROIEKTUEI BURUZKO PRESTAKUNTZA
1853.
PRESTAKUNTZA EKINTZA
Deskribapena: Nork bere
enplegua sortzeko proiektuen kudeaketari eta bideragarritasunari buruzko prestakuntza, Eusko
Jaurlaritzak eta Europako Gizarte Fondoak diruz
lagunduta.
Prestakuntza-ekintzaren
helburuak:
-
Beren enpresa-proiektua bideragarritasun-baldintza
errealetan garatu ahal izateko parte-hartzaileek behar
dituzten jakintza, gaitasunak eta jarrerak
transmititzea.
-
Norberaren negozioa kudeatzeko lanak gauzatzeko
eta eguneroko arazoak konpontzeko erabilgarriak diren
tresnak irakastea.
-
Haien garapen profesionala ingurunean
txertatzea.
-
Abiatutako negozioak epe luzera mantentzea eta
bizirik iraunaraztea.
Ikastaroa emateko lekua: Politeknika
Ikastegia Txorierri, Derio (antzinako Seminarioaren
aurrean).
Egunak: maiatzaren
9tik 31ra.
Iraupena: 56
ordu.
Ordutegia: aurreikusita
dagoena da 15:30etik 19:30era (taldearekin
kontsultatuko da, ikasleek eskura duten denboraren
arabera finkatzeko).
Plaza kopurua: 12.
Izen-ematea: prestakuntza
hau Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez ematen da, eta, beraz,
izen-emateen ordena errespetatuko da modu zorrotzean.
Programa:
-
LAN MERKATUA. ERAGILEA.
-
ENPRESAREN JARDUERA.
-
MERKATUKO AZTERLANA.
-
MARKETING PLANA.
-
GIZA BALIABIDEAK.
-
FORMA JURIDIKOAK. LAGUNTZAK ETA DIRU-LAGUNTZAK.
-
LANEKO SEGURTASUN ETA HIGIENEA.
-
KALITATEA ETA HOBEKUNTZA IRAUNKORRA.
-
AZTERLAN EKONOMIKO-FINANTZARIOA.
Prestakuntzaren amaieran, pertsona eragileak aukera izango du diru-laguntzak
eskuratzeko Enpresa-egitura
berriak sortzeagatik: 6000 € bazkide eragile
bakoitzeko, zeren ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren
Enplegu eta Prestakuntza Sailaren zuzeneko
homologazioa baitu. Homologazioaren baliozkotasuna bi
urtekoa da.
Harremanetarako pertsonak:
-
Antolatzailea: Politeknika Ikastegia Txorierri.
Arduraduna: Mariví Cuartango. Tel.: 944 036 040.
-
Irakasleak: Integra Social Outsourcing.
Arduraduna: Mª José Gutiérrez. Tel.: 679 628 766.
|