|
Azken
urteetako ohiturari jarraituz otsailaren
15-ean Txorierri-ko
Euskara Eguna
ospatu genuen.
Egunaren
hasiera txupinazo batekin egin zen,
gero txokolate bero bat hartuz
futbito finala ikusteko aukera izan
genuen.
Borroka
bizian 8 eta 2 1MEK-ekoen aurka 1 DPM
gailendu zen ;
talde biak kiroldegian utzi zuten
izerdi patsetan
eman ahal zuten guztia.
Ondoren
ikasleek penaltiak eta tripleetan
parte hartzeko aukera izan zuten eta
hauekin hasi zen ikasgelen arteko lehia,
jokoetan ikastalde ugarik parte hartu
zuten baina puntuak ihes egiten zuten
mailan talde batzuk utzi zioten jokoetan
parte hartzeari, eta borrokan jarraitu
zuten taldeak hauek ziren:
1 STI, 2 STI, 1SRCA, 2SRCA 2BTA eta 2 BTD.
Puntu
gehiago lortzeko txingak, lokotx bilketa txapel
jaurtiketa eta sokatiran izan zuten
parte hartu beharra; era berean
museko finalerdiak eta finalak jokatu
ziren.
Hamabietan
beste joko batzuk egin ziren, lehenengoa
ingurumenekoa, eta joko honetan parte
hartzaileak hondakin desberdin batzuk zegokien ontzietan ipini behar
zituzten, gero pultsu oreka eta paineluen
jokoekin jarraitu zen puxika jokoekin
bukatzeko.
Azken
frogan ikasleek eta irakasleren batek
beraien indarraren erakusketa egiteko
aukera izan zuten pultsu lehian.
Musika
ez zen falta goizean zehar eta
eskolako lau ikaslek( Julen, Xabier,
Eneko eta Xabier) prestatutako kontzertu
txiki baten liluratuta utzi gintuen,
bertan espontaneoak ere parte hartu
zutelarik.
Ikastetxeko
ekintzei bukaera emateko bi zozketa egin
ziren , lehena bi lagunentzako Laia
hotelean dastatze menua, honen irabazlea
2srcako Gotzon Madariaga izan zen,
gero “100 baietz” en parte hartu
zutenen artean zozketan egin zen Elkar
Mega dendan 100 eta 50€ erosketak
txartelak , honen irabazleak urrenez urren
Endika Velasco(1srca) eta
Ibon Allica (1btd) izan ziren
sarituak.
Ikasgelen
arteko lehiako irabazleen sariekin bukatu genuen ikastetxeko
ekintzak eta hauek izan ziren: bigarren
saritua
2SRCA ikastaldea
eta lehen saria 1STI izan ziren
Arratsaldeko
hiruetan bertso bazkaria izan zen Fikako
sagardotegian eta bapo jan ondoren Arkaitz
Estibalez eta Ibon Ajuriak alaitu zuten
giroa, Athletiko jokalariekin sartu ziren
bizi bizi eta bertan lan egiten duen Txibi,
emakumeen Athletik-eko taldeko
partaidea, be izan zen haien ahotan, gero
ikasle eta irakasle batzuk izan ziren
bertsolarientzako gaia..
Lerro
hauek ezin bukatu ikasle eta irakasleei
eskerrak eman barik,denon arteko lanak
eraman gaitu egun hau behar den moduan ospatzera, eta zuek, ikasleok, zuen
parte hartzearekin eguna osatu duzue.
Bertsolarien aldetik ere zorionak bertso
saioan izan zenuen errespetu eta arreta
eredugarriagatik.
Euskara
eguneko argazkiak ikusteko: www.flickr.com/photos/txorierri08
Jabier
Lekerika
HNAT
|