Ikasturte honetan gure 25. Urtemuga ospatuko dugu, eta bertan gorazarre egin nahi diegu 1979 urtean sortu zen egitasmo hura errealitate bihurtzen jakin duten lagun guztiei, egitasmo horren bidez TXORIERRIko gizarte eragileek urtetan eskatutako eskaera bati erantzuna eman baitzioten: Eskualderako LH eskaintza bat.

Nerbion enpresa-taldearen bultzadarekin, eta batik bat Matrici kooperatibarenarekin, gure ikastetxea abiatu zen Irakaskuntza Kooperatiba moduan 1979/80 ikasturtean, ordura arte Bilboko Apezpikutzak kudeatzen zuen LHko ikastetxe bat zuzentzeaz ardura bere gain hartuta; jarduera gauzatzen zen Derioko Elizbarrutiko Apaizgaitegi zaharrean utzitako lokaletan.

Zalantzarik gabe, lehenengo urte haietan egun dugun Hezkuntza-Proiektuaren oinarriak ezarri ziren, irakasle, enpresa eta senitarte talde baten gogo eta irudimenari esker, berauek jakin zutelako TXORIERRI Eskualderako Lan Heziketaren eredua zehazten, soilik Unibertsitaterantz zuzenduta zegoen irakaskuntza tradizionalarentzako alternatiba gisa. Gure jatorria, beraz, Gizarte Ekimenaren erakusgarri argia izan zen, denboraren poderioz hainbat Erakunde Publiko zein Pribaturen atxikimendu eta konpromisoaren bidez indartu zena.

Bai, hala da, zeren eta, 80ko hamarkadaren erdialdean Eusko Jaurlaritzarekin  negoziatzeari ekin genionean ikastetxe berria eraikitzeko baliabide ekonomikoak lortzeko, TXORIERRIko udalen baldintzarik gabeko sostengua segituan jaso baikenuen, 1989an onarpen politikoa bihurtu zen sostengua, Eusko Legebiltzarrak ez-legezko proposamen baten bidez Hezkuntza Sailari eskatzean LHko ikastetxe berri bat eraiki zezala. Honela, 1992an errealitate bilakatu zen eraikin berria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Lan Sailen, Bizkaiko Foru Aldundiaren, TXORIERRIKO Mankomunitatearen, Euskadiko Kutxaren eta Mondragon Corporacion Cooperativaren ekarpenei esker.

Beraz, gure asmoa izan da hainbat erakunde eta enpresatako eragileen interesak elkarri lotzea, gure inguruneko gizarte eta ekonomi garapena modu erabakigarriaz bultzatu duen eta sektore publiko eta pribatuek parte hartzen duten kudeaketa eredu baten inguruan.

Gure kudeaketa-organoetan udal eta enpresen parte hartzeari esker, Herri Zerbitzua izateko asmoa duen LH egitasmoa garatzeko gai izan gara; era berean, jarduera garatu dugu TXORIERRIKO herritarrei lehentasuna emanez, koalifikazio maila handiko heziketa-eskaintza baten bidez, hots, gero eta lehiakorragoak diren eta Eskualdean garapen handia eduki duten inguruneko enpresen beharrei erabat egokituriko heziketa-eskaintza baten bidez.

Era berean, ikastetxean konfiantza jarri duten senitarte eta ikasle guztien konpromisoa izan dugu akuilu zorrotzena. Gizarte honetan, non gehiegitan teknologiak eta lehiakortasunak pertsonaren garapenari gaina hartzen dioten, geure senitarteek gogorarazi digute zein garrantzitsua den balioen heziketa, pertsonen giza heziketa bateragarria izan dadin besteekin elkarlanean aritzeko gai izango diren profesionalak prestatzearekin.

Kudeaketa eredu parte hartzaile hau ezinezkoa izango zen ikastetxeak duen aktibo handiena gabe: bertako profesionalak. 25 urteotan TXORIERRIko plantilla osatu duten lagun guzti-guztiek prestakuntza eta bokazio maila ezin hobea erakutsi dute. Euren ardura, motibazioa, ikasteko grina eta prestutasuna ezinbestekoak izan dira gure heziketa-eskaintza zein zerbitzuak berritzeko tenorean.

Azken finean, esker mila TXORIERRI gaur egun Herri honetako enpresa eta erakundeetako sektore garrantzitsuenentzat erreferentea izatea lortzen lagundu duten lagun guztiei. Honekin batera, guztiei helarazi nahi diegu abiarazi zuten lanarekin jarraitzeko geure borondatea, TXORIERRI Gizartearen zerbitzurako ikastetxea izan dadin, iraganeko lorpenak etorkizuneko egitasmoen oinarriak izan daitezen, eta TXORIERRI Politeknika osatzen dugun guztion parte hartze demokratikoak gure Heziketa-Proiektuaren berrikuntza eta garapena erraztu ditzan.

  Erabiltzaile N.A.N.a
 
  Pasahitza 
 

  Bilatu

  > Ikastaroen Katalogoa
  > Egunkariak
  
> Eguraldia
  
> Bilatzaileak
  
> Itzultzaileak
  
> Software
  
> Web Posta
  
> ...