|
Erabateko
Kalitateko Kudeaketa Sistema abian jartzeko
asmo sendoa izan du ikastegiak, eta, hartara,
EFQMren Enpresa Bikaintasun Eredua oinarritzat
hartu du, etengabeko hobekuntza ebaluatzeko
metodo gisa.
2001etik gure zentroak Kalitaterako Euskal
Iraskundeak (EUSKALIT) emandako
Bikaintasunarekin Konpromiso Diploma
zuen, EFQM eredua bere kudeaketaren
hobekuntzarako erabiltzen duten eta
Erabateko Kalitatea/Bikaintasunera
heltzeko konpromisoa duten euskal
erakundeak errekonozitzea helburu duen
diploma.
Konpromiso
hau urteetan joan da garatzen. 2003ko
apirilean Zilarrezko Q-Kalitatearen
Kudeaketari Euskal Saria lortu
genuen eta 2005eko abenduan Eusko
Jaurlaritzak emandako saririk handiena
lortu dugu Urrezko
Q-Kalitatearen
Kudeaketari Euskal Saria,
ordurarte Euskadiko 25 erakundek bakarrik
lortutako saria.
Honela, Politeknika Ikastegia
Txorierri izan da, berriro ere, Bizkaian aintzatespen
hau jaso duen lehen Lanbide Heziketako
zentroa, bere kudeaketa
praktiketan maila aurreratua frogatuz.
Hainbat
arlotan hobetzeko ekintzak abian jartzeko
modua eman digu EFQM ereduaz
baliatzeak:
|