|
2008-2009
IKASTURTEA
AURREINSKRIPZIOAK ETA
MATRIKULAK
DATA GARRANTZITSUAK |
 |
BATXILLERGOKO
MATRIKULA: Uztailaren 4rarte. |
|
|
 |
ZIKLOETARAKO
MATRIKULA:
Uztailaren 4rarte. |
|
|
|
|
|
IKASTETXEARI
BURUZKO INFORMAZIOA |
|
Gure
hezkuntza eskaintzari buruzko
informazioa hobetzeko asmoz, zerbitzu
berri bat aurkezten dizuegu: ELKARRIZKETA
PERTSONALIZATUAK. Elkarrizketa
hauetan gure ikastetxeko Orientatzaileak
arreta egingo dizue eta ondoren gure
instalazioetara gidatutako bisita bat
egiteko aukera ere izango duzue.
Honelako
elkarrizketa bat eskatzeko 944.034.060
telefonora deitu dezakezu.
Zure
aukeraketan laguntzeko gure Ate Irekiko
Jardunaldietara ere etorri zaitezke,
eguna hauek izango dira: apirilak 23 eta
29 eta ekainak 4, arratsaldeko 18:30tan.
Aurretiaz
ezagutu nahi izanez gero gure webgune
hau bisitatu ahal duzu, bertan beste gai
batzuen artean gure HEZKUNTZA
ESKAINTZA ezagutu ahal izango duzu
eta baita gure GIZA
ETA TEKNOLOGI BALIABIDEAK ere.
|
|
|
|
|
Emaiozu
zure izena Eusko Jaurlaritzak lagundutako
NORK BERE LANA SORTZEKO PROIEKTUETAN
PRESTAKUNTZA ikastaroan. Horrela enpresa
berri bat sortzeko 6000 euroko finanziazioa
lortu dezakezu.
|
|
|
|
|
Lanerako
eta Etengabeko Prestakuntza Ikastaroak:
Gure ikastaroen eskaintzaren informazioa
behar izanez gero sartu gure IKASTARO
KATALOGOAN ondorengo estekan.
|
|
|
|
|
San Isidro 2008
Beste
urte batez ASPAPOTXOk (Politeknika Ikastegia
Txorierriko Guraso Elkartea) Isidro Deunaren
jaia ospatzeko afari bat antolatu du irakasle
eta administrazio eta zerbitzuetako langileekin.
Loiuko sagardotegian ospatu genuen bertako
kupeletako edukiak eta jaki gozoek animaturik.
Zelako ohitura onak ditugun!!
|
|
|
|
CATIT IKASTAROA: KULTUR SENSIBILIZAZIOA LANBIDE
HEZIKETAN.
Apirilearen
7tik 11era CATIT izeneko ikastaroa eman zen
Politeknika Ikastegia Txorierrin. Ikastaro
hau proiektu Europar bati dagokio. Bere asmoa da
Europako jaiotze-tasaren jaitsierak duen eragin
negatiboa murrizten laguntzea, langile
immigrante kualifikatuak lan-merkatuan modu
egokian txertatzearen bidez.
Proiektu
honen helburua da beste kultura batzuetatik
datozen pertsonen eskola- eta lan-integrazioa
hobetzea. Ikastaroak, pertsona immigranteen
beharrak eta zailtasunak ezagutzen eta ulertzen
erakusten eta irakasten ditu, era horretan,
eskola-eta lan-ingurunean arrakastaz integratzen
lagundu diezaieten.
|
|
|
KLIMA ALDAKETARI BURUZKO HITZALDIA.
Martxoaren
11ean, Ingurumen sensibilizazioaren
barnean kokatutako eta Bizkaiko Hetel-en
dauden komunitate eta ikastetxeei zuzenduta,
aldaketa klimatikoari buruz 3. ekintza
egin zen Bilboko Zabalburu ikastetxeko
areto nagusian, eta Politeknika
Ikastegia Txorierritik bideokonferenzia
bidez jarraitu ahal izan zuten.
Jesús
Obrero ikastetxeko irakaslea den Eduardo
Ochoa izan zen konferentzia gidatu zuena,
2007.eko urrian Aldaketa
Klimatikoko liderren lehen topaketetan
Al Gorek aukeratu zituen
200 partaideetariko bat “Una
verdad incomoda” pelikulako sentsua
zabaltzeko , Al Gorek Espainian duen
organizazioak “The Climate Project Spain”
hitzaldiak zertifikatzeko utzitako
materialez baliatuz azaldu zituen
pelikularen edukirik garrantzitsuenak ,
konponbideak zeintzuk izan behar ziren
aipatuz. Hortik aurrerako lana bakoitzaren
hausnarketan kokatzen da.
Partehartzaile
guztiak interesgarritzat eman zuten
konferentzia
|
|
|
ISO 14001. KANPO AUDITORIA GAINDITUTA.
Maila ona emanez,
berriro gainditu dugu AENORek egindako kanpo
auditoria, gure Ingurumen Kudeaketa Sistema
ISO 14001 arauarekin bat datorrela
ziurtatzen duen auditoria.
|
|
|
EUROPAR PROIEKTUAK.
|
|
Carta Universitaria Erasmus
Politeknika
Ikastegia Txorierrik Carta
Universitaria Erasmus
(Erasmus University Charter-EUC) deritzona
eskuratu du. Carta honek goi mailako
hezkuntza erakundeek Erasmus programaren barruan
Europar lankidetza proiektuak egin ahal izateko
2007-2013 bitarterako markoa definitzen du. Cartan
goi mailako heziketa erakundeek Erasmus
jardueretan errespetatu behar diren oinarrizko
printzipio eta gutxieneko betebeharrak zehazten
dira.
Carta Universitaria Erasmus
eskuratzerakoan agindu legez Politeknika
ikastegia Txorierrik
idatzitako Erasmus Policy Statemet (EPS) atxikitzen da ondoko estekan.
|
|
|
EUSKARA EGUNA 2008.
Azken
urteetako ohiturari jarraituz otsailaren
15-ean Txorierri-ko Euskara Eguna
ospatu genuen.
|
|
Kronika
eta argazkiak >>
|
|
 |
|
|
|
|
BERDINTASUNA
PROIEKTUA.
BERDINTASUNA
gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasunaren
alde abiatu dugun Lan Proiektuaren izena
da; Bizkaiko Foru Aldundiaren Parekatuz
sarearen partaidea da.
Abiapuntuan, neskentzat ona ez den
errealitate bat aurkitzen dugu; izan
ere, laneratzeko aukera gutxiago eta
okerragoa eskaintzen dituzten karrera
eta zikloak ikasten dituzte, estereotipo
kulturalek bultzatuta, hala nola:
“industria gizonen mundua da”,
“neskek lanbide samurragoak ikasi
behar ditutze”,…
Hala eta guztiz ere, industriaren
hainbat sektoretan profesional
kualifikatuak behar dira, eta horra
jotzeko “arriskua hartu duten”
emakumeak –gutxi dira- oso ondo
egokitu dira eta oso balorapen ona dute.
Politeknika Txorierrin, emakumeei,
enpresei eta gizarte osoari kalte egiten
dien errealitate hori aldatzen lagundu
nahi dugu, eta, beraz, ekintza plan bat
prestatu dugu ikastetxearentzat eta
hortik kanpoko esparruarentzat,…

BERDINTASUNA
PROIEKTUAREN barnean, aukera
berdintasunari lotutako gure curriculum
ezkutuaren arloak zehaztu duen lan
taldea. |
|
Informazio
gehiago (pdf)
>> |
|
|
|
|
Mekanizadoko bigarren
mailako ikasleek TXORI AND TXABI
Kooperatibaren bitartez
berrikuntza proiektu batean parte
hartzen dute, alegia, Gazte enpresa
europarra proiektuan.

|
|
Zer
da Gazte enpresa europarra?
Europako
zortzi eta Amerikako bost herrialdetan
bai eta Estatu Espainiarreko 11 Erkidego
Autonomoetan aurrera eramaten ari den
esperientzia dugu. Kanpo merkataritzaren
aferan enpresa txikien elkarloturak
sortzea bilatzen duen proiektua dugu.
Proiektu
honen bidez, ikasleek enpresen
kudeaketarako hasierako pausoetan,
nolabaiteko trebetasuna lortzea bilatzen
da. Ikasleen partehartzea eta interesa
lortzea bilatzen da.
Txori
and Txabi. S Coop 2ş Mecanizado.
Mekanizadoko
bigarren mailako ikasleek proiektu honen
parte izanen dira. Ikasleek sortutako
kooperatibaren izena bi elementuei egite
die erreferentzia, batetik, gure den
kooperatiba honi (Txorierri), bestetik
taldearen irakasle tutorea denari
(Txabi Pérez Arámburu). Haien
hasierako helburua tailerrean sortuko
duten produktuen katalogo bat egitea da;
belarritakoak, eraztunak… Bigarrenik,
PI Txorierriren barruan dauden
kooperatibekin harreman ekonomikoak
izatea lortu nahi dute.
Euren printzipioen artean, talde-lanaren
sustapena aurkitzen da, pentsatzen
baitute elkarrekin lan egiteak emaitza
hobekiagoak emanen dituela… |
|
|
|
|
NORK
BERE ENPLEGUA SORTZEKO PROIEKTUEI BURUZKO
PRESTAKUNTZA.
Nork bere enplegua sortzeko proiektuen kudeaketari eta
bideragarritasunari buruzko prestakuntza, Eusko Jaurlaritzak eta Europako Gizarte Fondoak diruz lagunduta.
|
|
Informazio
gehiago
>>
|
|
|
|
|
|
Work-lan
Bizkaia enpresa berriak sortzen eta
lehiakortasuna hobetzen duten Ikerketa,
garapen teknologiko eta trebakuntza
iharduerak sustatzen duen elkartea da.
|
Work-lan Bizkaia zentru
hezitzaile, enpresa zein gizarte ekonomiako
hainbat entitatez osaturik dago, enpresa
berriek behar duten hezkuntza teknikoa
emateko prest
POLITEKNIKA
IKASTEGIA TXORIERRI, elkartearen
helburuekin bat eginez talde honen
sortzaileretako bat da.
|
|
|